Zer da Justizia Karpeta?

Justizia Karpeta Justiziaren zerbitzu publikoarekiko harremana errazten duen online espazio pertsonala da.

Justizia Karpetaren atariak aukera ematen die herritarrei, enpresei eta justiziako profesionalei justizia-zerbitzuetara edozein ordutan sartzeko, urteko 365 egunetan

Deskargatu app-a zure

mugikorrean

Ezagutu Justizia Karpetak eskaintzen duen guztia

Nor sar daiteke Justizia Karpetan?

Talde hauek sar daitezke Justizia Karpetan:

  • Pertsona fisikoak (herritarrak).
  • Pertsona juridikoak.
  • Justiziako profesionalak (abokatuak, prokuradoreak eta lan-harremanetako gradudunak).

Zer zerbitzu eskaintzen ditu Justizia Karpetak?

Espediente judizialekin zerikusia duen informazioa

Justizia Karpetan informazio hau kontsulta dezakezu:

  • Ahalordetzeak. Ahalordea da profesional bati (adibidez, abokatu, prokuradore edo lan-harremanetako gradudun bati) gai judizial batean zu ordezka zaitzan ematen diozun ahala.
  • Espediente judizial elektronikoa. Prozedura judizial bati dagozkion datu, dokumentu, izapide eta jarduketa elektronikoen multzo ordenatua da, bai eta ikus-entzunezko grabazioena ere, bere edukia nahiz sorrerako formatua edozein delarik. Espedientea osatzen duten dokumentuak eta elementuak eskuratu ahal izango dituzu, espediente judizial elektronikoaren bisorera (ATENEA IRISera) eramango zaituen esteka erabiliz.
  • Ediktuak eta horiei lotutako ebazpen judizialak. Ediktua, Estatuko Aldizkari Ofizialaren baitako Ediktu Judizialen Taula Bakarrean argitaratzen den iragarkia da, ebazpen judizial bat jakinarazten saiatu direla jakinarazteko. Gainera, lotutako ebazpen judiziala ikusi ahal izango duzu ediktuan.
  • Seinalamenduak. Epaiketak, ikustaldiak edo agerraldiak egiteko eguna eta ordua zehazten dira.
  • Jakinarazpen judiziala. Komunikazio-egintza bat da, pertsona bat inplikatuta dagoen prozedura judizial baten ebazpen nahiz jarduera batetaz jakitun jartzea helburu duena, legezko ekintzen berri izateko eta horiei erantzuteko aukera emateko. 

AHorrez gain, diru-sarrerak erraz eta arin egin ditzakezu gordailu eta kontsignazioen kontuetan, edozein erakunderen kreditu-/ zor-txartelaren bidez eta herritarrentzako komisiorik gabe.

Abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako graduduna bazara, gordailu eta kontsignazio judizialen kontuekin lotutako ekintzok ere egin ahal izango dituzu:

  • Sartzeko baimena eman dizuten kontuen mugimenduak kontsultatu.
  • Parte-hartzaile zaren prozeduretako kontuetarako sarbidea eskatu. Behar izanez gero, organo judizialen bilatzaile bat ere baduzu eskura, eta horren bitartez epaitegiko eta hari lotutako bulegoaren datuak lor ditzakezu.

Ziurtagiri ofizialen zerrenda

Justizia Karpetatik  ziurtagiri ofizial hauek eska ditzakezu:

  • Jaiotza-ziurtagiria. Pertsona baten jaiotza erregistratu dela egiaztatzen duen dokumentu ofiziala da.
  • Ezkontza-ziurtagiria. Bi pertsona ezkonduta daudela frogatzeko erabiltzen den dokumentu ofiziala da.
  • Heriotza-ziurtagiria. Pertsona bat hil dela erregistratzeko erabiltzen den dokumentu ofiziala da.
  • Zigor-aurrekarien ziurtagiria. Dokumentu ofizial bat da, delituren batengatik kondenatua izan zaren ala ez egiaztatzen duena.
  • Sexu-izaerako deliturik ez izatearen ziurtagiria. Sexu-izaerako delituren batengatik kondenatua izan zaren ala ez egiaztatzen duen dokumentu ofiziala da.
  • Azken nahietako egintzen ziurtagiria. Pertsona batek testamentua egin duen egiaztatzen duen dokumentu ofiziala da, eta, hala bada, zein notarioren aurrean egin duen egiaztatzen du.
  • Heriotza estaltzeko aseguruen ziurtagiria. Agiri ofiziala da, eta indarrean dauden kontratuak egiaztatzen ditu; horietan hildako pertsona, aseguratu gisa ageri da,  eta zein aseguru-erakunderekin duen kontratatua jasotzen da.

Laburpen- eta anonimizazio-zerbitzuak

Justizia Karpetatik honako hauek egin ahal izango dituzu:

  • Dokumentu judizial bat hizkuntza errazean laburtzea. Zerbitzu honek dokumentu judizial bat laburbiltzeko aukera ematen dizu, hizkera erraza erabiliz, hau da, edozein pertsonak ulertzeko modukoa, Zuzenbideko ezagutzarik ez izanda ere.
  • Dokumentu bat jatorrizko testuarekin laburtzea. Zerbitzu honek testu judizial bat laburtzeko aukera ematen dizu, dokumentuko  jatorrizko esaldi nahiz paragrafo garrantzitsuenak konbinatuz.
  • Epaiak eta auto judizialak laburtzea. Zerbitzu honek epaiak eta auto judizialak laburbiltzeko aukera ematen dizu, epai edo autoetako jatorrizko esaldi edo paragrafo garrantzitsuenak konbinatuz.
  • Dokumentu judizial bat anonimizatzea. Zerbitzu honen bidez, nahi duzun dokumentuko datu pertsonalak ezaba ditzakezu.

Zuzeneko estekak beste zerbitzu batzuetarako 

Justizia  Karpetan, beste webgune batzuetan eskaintzen diren beste justizia-zerbitzu batzuekiko harremana ere eskaintzen dizugu. Hona hemen zerbitzu horietako batzuk:

  • Hitzordua eskatzea. Hitzordua eska dezakezu Ministerioaren lurralde-gerentzietan, Erregistro Zibilaren bulegoetan, Ministerioaren Herritarren Arretarako Bulego Nagusian eta organo judizial batzuetan.
  • Egoitza judizial elektronikoetarako sarbidea izatea. Ministerioaren edo edozein autonomia-erkidegoren egoitza judizial elektronikora sar zaitezke.

Atsegin al duzu Justizia Karpeta?

Justizia Karpetari buruzko iritzia bidali nahi badiguzu, formulario honen bidez egizu. 

Sariak eta aintzatespenak